Zaldibia herria, herritarrak galdu egin dute, beraien parsimonia eta buru itxiengatik. Resilientzia gauzatu ahal izateko herriaren eta herriatarren lotura estua sortu behar da, kasu honetan herritarrak ezezkoa eman dute aldaketa hau gauzatzeko.

Herritarrek, enpresa batek biloren kokatzearen itxaropenean daude. Hau gauzatzen bada hiru gauza gertatu ditzakete:

1- Zaldibitarrek kontratzea -> hau gaur egun ez da bidezkoa. Enpresak normalean langile kualifikatuak dauzkate eta gaur egungo lanetan espezializazioak eta ikasketa nagusiak behar dira ia edozein lan gauzatzeko.

2- Zaldibitarrei bizkarra eman -> gaur egungo egoera berdina.

3- Zaldibi herriari kalte egingo dion ekintza eta Zaldibi birmoldatuko duena, identitatea galduz eta herritarren ihesa gauzatuko duena, baina ekonomia bermatuko duena.

Hirugarren honen garapena gauzatuko dut. Alde batetik Bilore kanpoko enpresa batek erosita eta Casino bat txertatuz, eta beste aldetik baina birmoldaketa parean eginda herritarrak garatu beharreko ekintzak Zaldibiren garapenerako.



Zaldibitarrek ezer eginekotan Eurovegas edo Las Vegas moduko batean bihurtuko litzateke, Euskovegas batean. Prozesu kaltegarri honetatik ikasiz, Zaldibi berrantolatu eta funtzionalgarri bat osatuko da.



Hona hemen Las Vegaseko kaltegarritasunaren argazki batzuk:




Ariketa honen bitartez Zaldibian egindako ikerketa lana (Atlasa) eta gero espazio berri bat sortzeko aukera eskeintzen zaigu. Espazio hau ikerketa lanaren ondorio nagusi bezala ikusi dezakegu, bertan gure iritzi pertsonala islatuko delako ( ikerketa lana egiten zen bitartean ekoiztutakoa ). 

 Atlasa egiten genuen bitartean eta lehenengo lauhilekoan zehar konturatu ginen Zaldibiako jendeak laguntza eskatzen zuten bitartean ez zutela haien errealitatea ikusi/ezagutu nahi. Azalgaineko eskaerak eta proposamenak zituzten, herritarren ehuneko haundi batek udaletxeko plazan daukaten frontoia estali nahi dute.  Plazako frontoi horren estalkia izan behar al da Zaldibitarrek eduki beharreko kezkarik haundiena?
EZ!!

 Behin Zaldibia herriaren eta bertako biztanleen egoera ikusita espazio berri honen izaera planteatzen hasi ginen. Eraskusketa gunea edo erreinbindikazio gunea?  Zaldibiako biztanleei begiak irekitzeko behar larri bat somatzen dugu eta hau gauzatu ahal izateko aukera ezinhobea iruditzen zaigu erreinbindikazio gune baten sorrera.

 Erreinbindikazio gune bezala “EZ SARTU labirintoa” espazio sortu dugu, bizi diren errealitate faltsutik aldendu eta erreflexio gune bat sortuz.

 Modu jarrai batean jasotzen ditugun influentziak alde batera uzteko garaia heldu da, benetan kritikoak izanda herriarentzat onuragarriak diren erreflexio eta prosezuak egin behar dira.

/LABIRINTOA/

 “EZ SARTU labirintoa” espazioak hurrengo hiru esaldietan oinarritzen da:

 _ Zaldibitarrek ikusten ez duten arren, herria noraezean dago, honen garapena geldirik dagoen bitartean. Herriaren garapen prozesua oztopatuta ikusten dugu eta gure lana egoera honi buelta ematea izango da.

_ Labirintoak herriaren prozesu itsu hau adierazten du, herritarrak nora doazen jakin gabe, bide amaiezin batean zehar doaz. Bide honetan oztopoak bilatuko dituzte, bidea zailduko dien oztopoak, zein desnibelak. 

_ Bide guzti hau egin ondoren, herri-kontestutik guztiz isolatuta daudenean, hausnarketa egiteko momentua izango da, eta bertan “konfesionario” bat bilatuko dute. Herriaren egoeraren islada den bidean zehar ikusi dutenarekin, hausnarketa eta ondorioak plazaratzeko txokoa.

 Labirintoan barneratzen den pertsonak  fase ezberdinak igaroko ditu espazio zentrala aurkitu arte, fase ezberdin hauei indarra emateko sistema luminiko-sonoro baten instalakuntza beharrezkoa izango da. Argi eta soinu joku ezberdinak erabiliz prosezu traumatiko bat sortu nahi da, uste dugu prosezu traumatiko hau behin igarota influentziak alde batera usteko eta haien bakardadean erreflexionatzeko gai izango direla.

 Labirintoak Zaldibiako herritarrek bere herriaz duten ikuspuntu idelikoa distorsionatzen saiatuko da, 0-tik hasteko aukera emango die.



_ATLASA / (gai nagusia)_ 
 URA. Zaldibiko garaia. Egurrezko maketa.

_DIAGNOSIA_
 Herriak ez dauka harremanik bizitza ematen dion urarekin eta errekarekin.

_3 HELBURU NAGUSI / (garrantzi maila arabera)_
 -Herriak ura hobeto ezagutu eta gehiago erabiltzea.
 -Urarekin erlazionatutako aisialdi espazio bat sortzea.
 -Uraren kudeaketa gar egun egokia den edo ez erabakitzea.

_ESTRATEGIAK / (proiektoak: zer da proiektoa: plana/akzioak...)_
 -Uretan sartu ahal izateko plataforma bat.
 -Uren analisia egiteko laborategi bat.
 -Uraren gestioari buruz irakasteko leku bat.
 -Ura nekazaritzan gehiago aprobetxatzeko infraestrukturak.

_KOKAPEKNA·K / (non/zergaitik) ambitoen deskribapena_
 Herritik gora, herria barne eta Aralarko parkera bitartean, haranean aurkitzen ditugun eszenario ezberdinetan (scenario 1-5 adibidez, blogean daude hainbat argazki). 

_GURUTZATZEAK / ENSANBLAJE_
_PROGRAMAK? / PLANAK / AKZIOAK_

_1.EUTANASIA_
Pixkanaka pixkanaka itzaltzen den herria lagundu nahi dugu. Igaro behar duten prosezu desatsegina ekidin nahiko genuke, horretarako herriaren inguruan zehar presa hidroelektriko bat eraikiko genuke. 
Presa honen helburu nagusia Zaldibiako herria guztiz urperatzea da, herria guztiz desagertu dadin.

Eutanasia prosezu honen bitartez zaldibitarrek ez dute inolako prosezu desatseginik igaro beharko.

 Eutanasia prosezuaren irudikapen grafikoa.

_2.ZALDIBIA DELUXE_
Lehen eta bigarren sektoreen berehalako heriotza ikusita, hirugarren sektorea bultzatu beharko da hemendik aurrera.
Hirugarren sektorea aktibatzeko turismoa erakarriko duten ekintza eta zerbitzuak planteatuko dira ibaiaren inguruan.

Zaldibia DELUXE proposameran irudikapen grafikoa.
Zaldibitarrek ikusten ez duten arren, herria noraezean dago, honen garapena geldirik dagoen bitartean. Herriaren garapen prozesua oztopatuta ikusten dugu eta gure lana egoera honi buelta ematea izango da.

Labirintoak herriaren prozesu itsu hau adierazten du, herritarrak nora doazen jakin gabe, bide amaiezin batean zehar doaz. Bide honetan oztopoak bilatuko dituzte, bidea zailduko dien oztopoak, zein desnibelak. 


Bide guzti hau egin ondoren, herri-kontestutik guztiz isolatuta daudenean, hausnarketa egiteko momentua izango da, eta bertan “konfesionario” bat bilatuko dute. Herriaren egoeraren islada den bidean zehar ikusi dutenarekin, hausnarketa eta ondorioak plazaratzeko txokoa.


Richard Serra
MoMa 

Cristina Iglesias
M. Reina Sofia 


Gaur egun museoak eta hiriak turistentzat pentsatuak eta antolatuak daude, hiriaren identitatea erauziz. Proposatzen dira denbora laburreko, ezaugarri eta autore ezberdinen erakusketak.
Baina, Zertarako? Bertako hiritarrei erakusteko? Edo turista masa handiak erakartzeko? Zertan aldatuko leike erakusketa berdina Montaubanen edo Berlinen?






Egoera honekin, proposatzen dudana zera da.. buelta ematea eguneko politikari eta egiten denaren kontrakoa egitea.
Planteatzen dut espazio moldagarri eta infinitua. Espazio ireki bat, museoen espazio itxietatik ateratzeko.
Proposatzen dut espazio bat, non bertako hiritarrak moldeatuko duten beraiek gustuko duten moduan.


Proposatzen dut ibaiari paraleloa doan ibilbide bat garatzea paseo moduan, non bertan elementu bertikal mugikorrak egongo diren, hiritarrak modifikatzeko aukera izateko, bai estetikoki bai posizioa. Hau egiteko aukera izango dute denbora konkretu batean, gero beraiek sortutako obra hoiek estaltzeko estalki edo egitura baten bidez, bertan obrak erakusteko. Proposamena garatu ahal izateko hurrengo espazioen antolaketaren inbestigazioa gauzatu dut, jakiteko zer nolako influentzia izango zuen hiritarraren ibilbidean elementu ezberdinen kokapen ezberdina.



Proiektu honekin lortu nahi dut hiritarren kreatibitatea, autegestiooa, adostasun maila eta kultura lokala garatzea.
Sortzen da museko klasiko (Musee Ingres) eta kontzeptu berriaren arteko kontrastea.

Bilatzen den situazioa hurrengoa da, turistak joatea obra lokalak ikustera, ez atzerriko obrak. Ohitu ditugu turistak hiriak beraientzat eginda egotea eta situazio honetatik ateratzeko berirakatsi behar ditugu giro autoktonora.
Denobra gutxiko proiektua honek, bukatu gabeko sentsazioa utzi dit, azken finean kontzeptuan gelditu baita. Gustatuko litzaidake xehetasunera eramatea gustora ibili nahizelako proiektu honen lanketan, bai espazioaren kokapenagatik, bai proiektuaren porgramagatik.

Proiektatzeko esku-lan metodoa disfrutatu dut, azken finean arkitekto bezala, espazioak moldatzea eskuekin luxu bat kontzideratu dezaket. Bereala ikusi dezakezu sortutako espazioak, sortzen duten sentsazioa, birmoldatu, bilatzen duzuna lortu arte. 




Albiko katedralaren birplanteamendua gauzatzeko honen eta hiriaren aurre analisi bat garatu dut.

4 Kontzeptu landu ditut proiektu hau aurrera eramateko:


Katedralaren plaza gaur egun merkatu eta eskaparate bezala funtzionatzen du, honek eramaten du espazioa hau herritarrek galtzea, azken eskaparate horren begirale gehienak kanpotarrak edo turistak dira.

Gaur egun espazio hutsik dago, katedrala erdian egonda. Proposatzen dudana da katedralaren ikuspegiak kaltetu edo estali gabe, herritarrentzat erabilgarria den espazioak sortzea. Bai kulturalak, bai funtzionalak.

Inguruko kaleen irregularitatea eta linealtasun falta, subjektuaren ikuspegia blokeatzen du. Metaforikoki, planteatzen da labirintoaren irteera, eta gune ireki, ordenatu eta kultura historiko nahiz artistiko aberatsa duen espaziora ailegatzea.

Proposatzen dut egitura erregularra, apurtzeko inguruko kaleen irregulartasuna eta horrela kontrastea sortzeko, gune ireki eta ordenatu bat sortuz.

Espazioa egituratzeko fluxuen analisia egin da:

Egituraketa izanda, elementu ezberdinen kokapenen proposamenak gauzatu ditut, ikusteko nola aldatuko ziren jendearen pasabideak eta katedralarentzako ikuspegiak. Hasierako idea izan zen panel bertikalen erabilpenak, baina asko blokeatzen zuten subjektuaren ikuspegia eta asko baldintzatzen zuen jendearen ibilbideak.

Bigarren planteamendua izan zen espazio publikoari kota ezberdinak ematea ibilbideak pixkat baldintzatuz baina katedralaren ikuspegiak kaltetu gabe. Hala ere ez zuen inongo erabilpenik.

Azkenean erabaki nuen ebaketan 3 espazio ezberdin sortzea, baina beraien artean barrera fisikorik gabe.


Lurrazpian kokatzen dut erakusketa ibilbide bat, norabide bakarrekoa eta lurzorutik ikusi dezakezuna beste ikuspuntu batetik. Goiko espazioa herritarrek definitu beharko dute, erabilpen anitzak baitu. Kota aldaketak kontzertuak, antzerkiak, zinema, merkatua eta erabilpen asko errazten ditu. Eta azkeneko eta goreneko espazio historikoa, Albiko Katedrala.

Lur zoruaren kota aldaketak eta lurrazpira irekita dauden sarrerak subjektuaren kontzentrazioa katedraletik babesten du. Honekin ez dut planteatzen Katedralaren ezabatzea edo jendeak interesik ez jartzea, baizik eta espazio bat non herritarrentzat nahiz turistentzat pentsatuta dagoena, gune kulturala, funtzionala eta historikoa.


Fluxuaren analisia egin eta gero, jendearen bideratzea gauzatu nuen. Alde batetik espazio publikoren antolaketa egin dut lurrazpirantz sarrerak eta irekierak eginez, erabilgarriak izango direnak lehen aipatutako erabilerengatik. Goiko espazioaren irekiera eta askatasuna, kontrastatu nahi izan dut lurrazpikoarekin, ibilbide bakarra baitu, sarrera eta irteera batekin, erakusketaren ibilbide eta obra guztiak ikusarazteko (NY Guggenheim bezala).



Proiektuaren kontzeptua irudikatzeko maketa kontzeptuala egin dut, saiatuz goiko anplitudea, irekierak eta kota aldaketak, beheko bide bakarra eta galerien irekiera, eta guztiaren batasuna, bai ikuspegiaren aldetik eta bai espazialki.